Gopegi

 

Vistas del Gorbea desde Gopegi

Gopegi, bere kokalekua dela-eta, antzina-antzinatik, bidegurutze-gune bat izan zen, hara nola, eki-mendebal norabideei dagokienean, Leintzko (Gipuzkoa) lurrak eta Zuiako harana eta Lautada elkartu; eta Lautada Bizkaiko lurrekin batzen zuen herri honek hegoaldetik iparraldera zihoazen bideen bitartez. 871. urtetik hasita dokumentuetan erasota dago hori eta XVIII garren mendean ere aipatzen da, idatzita noski.

Gopegiri Hopeegui izena eman zitzaion 1257. urtean eta 1294.ean, berriz, Gopehegui. Gopegitar bat baino gehiagok Indietara jo zuen, Eliz-gizon izan edo Gorteetako lankide izan ziren, ospe handikoak izatea lortu zutela horietako batzuk. Bertako eliza jaso zenean sortu ziren zenbait fundazio, elizaren ondoan zegoen dorrearen jabeak ziren Ortíz de Záratetarren jabetzapean erori ziren, horien maiorazgoa eta abizena Martín Ortíz de Zárate jaunak sortu zuen 1595. urtean. Fernandez de Apodacatarrak ere aitonen seme-alaba ospetsuak izan ziren Gopegin.


HIRIGUNEA

Herria bi auzogunetan bananduta dago: Goikoa eta Behekoa hain zuzen. Goiko Auzoko eraikinik nagusienak, parrokiak eta Goikoetxea edo Goikolea dorrea dira.

Jasokundeko Andre Mariaren parrokia-eliza, erdi arokoa eta nabe bakarrekoa da eta XVI. mendean gurutzadura erantsi zioten. Bi zutabe lauez eta harroin erromanikoez inguratutako erdi puntuko arkudun portada du sarrerak, kapitelak irudidunak dira eta XVI. gizaldikoak. Sarrera estalita du landa-izaerako elizpe batekin hain zuzen. Barneko nabea puntadun kainoi-gangek estaltzen dute, arkoi-fajoien artean. Erdi Aroko pinturen hondar batzuk ikus daitezke, geometria erakoak dira. Presbiterioko ganga tertzeleteek eta kurbadun ligamentuek osatzen dute, klabeak motibo sinboloez apainduta daudelarik. Erdi Aroko hondarrak argi eta garbi ikus daitezke kanpoaldean, non hegoaldeko fatxadan gizakien eta animalien buruekin apaindutako hogeita bat kan gelditzen dira eta iparraldekoan, berriz, beste batzuk, horietako apaindura eta guzti.

1815ean korua bota egin zen eta hortik jasotako hondar arkitektoniko batzuk kanpoan daude, beste batzuk barruan, guztiak estilo eta aldi ezberdinetakoak noski. Dorrea hego-ekialdeko angeluan dago kokatuta eta landa-izaera du. Erretaula XVII. mendearen lehenengo berrogeita hamarkadakoa da eta honako alde hauek ditu, hau da, bankua, bi gorputz, errematea eta goitik beherako bost kale, polikromatu gabeak. Berorretan azaltzen diren erliebeak, dirudienez, Juan de Antxieta erromanista jaunaren ingurukoetatik datoz. Bankuaren erdia sagrarioak okupatzen du eta Migel Angelen eragin garbia dute bertako irudi batzuek. Bi alboetan, irudiak, Elizako doktoreak eta Kristoren bizitzako pasadizoak jasotzen dira beroietan. Erretaula Jasokundeko Andre Mariaren irudi polikromatu batek presiditzen du, inguruan irudiak bai lehenengo eta bai bigarren gorputzean ere. Hauetxek dira irudiak: San Joan Ebanjelaria, San Pedro, San Pablo, San Mateo, San Markos, Santiago erromesa, San Joan bataiatzailea eta San Lukas. Ezkerreko aldean, presbiterioaren alboan, Jasokundeko Andre Mariaren ohorezko kapera, gaur San Joseri dedikatutakoa, badu loturarik kapera honek Ortíz de Záratetarren familiarekin. Baditu eliza honek beste erretaula txikiago batzuk ere, barrokoak eta neoklasikoak, Arrosarioko Ama Birjinari, San Blasi eta San Joseri dedikatutakoak hain zuzen.

Subida hacia la Torre de Goikolea desde donde vemos el frontal de la torre y parte del caminoGoikoetxea edo Goikolea dorreak hainbat eraikin ditu atxikita gaur egun, hala ere, dorretzarra nabarmen gelditzen da. Eraikin hau geroagokoa da gisa honetako beste eraikin batzuen artean eta Ortíz de Záratetarrek eraikitakoa da. Planta ia-ia karratua da, hamabi metroko altueraduna eta metro horietan sartzen dira lau plantak. Ekialdeko fatxadan bertakoen armarria dauka, Zárate eta Egiluztarren arma eta guzti.

Elizatik hurbil, ekialderantz, etxejaunen tankerako baserri bikain-bikain bat dago. Bere bikaintasun eta sendotasuna kontuan hartuz gero, Eskualdeko lekukorik ederrenetakotzat jo daiteke.

Caserio de GopegiBeheko Auzoan, hainbat baserrirekin egingo dugu topo, izena kokatuta daudeneko lekuari dagokiona izan ohi da eta alde honetako baserrien ezaugarriak dituzte arkitekturari dagokionetan. Errepidearen alboan ikusten dugun baserria apurtxo bat ezberdina da, portikodun gune bat du sarreran eta jabalkoietan hartzen dute indarra harburuetako batzuek, ondorioz etxe noblearen itxura hartzen duelarik. Herrian zehar biratxo bat burutuz gero, etxebizitzen arkitektura nahiko ongi kontserbatzen dela nabarituko dugu laster.

1885. urtean eraikitako Iturri, uraska eta ikuztegiak multzo bitxi bat osatzen dute gainontzekoekiko. Herriaren hegoaldera, lehengo hirigunetik nahiko aparte, kiroletarako instalazioak ditu estalitako pilotaleku eta guzti, igerilekuak, mahaiez eta bankuez hornitutako parke munizipala, jatetxeak, tabernak, e.a. 

INGURUAK

Herri honek duen erakargarritasunetako bat, Gorbeiako Parke Naturaletik hurbil egotea da, bere-bereak dituenez aparte. Parkera iristeko 5,5 km egin behar dira. Errepidea amaitzen den gunetik hasita, oso txango bikainak antola daitezke, bai ibilaldi laburrekoak eta bai oso prestatuak daudenentzako modukoak ere, alegia, mendigoizaleentzakoak hain zuzen. Hemendik hartzen da hain ezagunak diren Mairulegorretako Kobetarako bidea.

NON DAGOEN ETA NOLA BERTARATU

Arabako Lautadaren iparraldean, Gorbeiatik gertu-gertu eta Gasteiztik 15 km-ra dago kokatuta Gopegi herria.

Herri honetara heltzea oso erosoa da, zeren eta hiriburutik Bilborako N-262 zenbakidun autobidea hartu, 10 km egin ondoren utzi, A-3608 errepidera desbideratu eta herriaren erdi-erdira helduko zara.

BESTE DATU BATZUK

Herri honetan bere egoitza duen Ondategi udalerrikoa da, Gorbeiako Inguruen Eskualdekoa eta Zuia Koadrilako kidea.

 64 biztanle ditu gaur egun, baina, familia bakar batentzako urbanizazio berriak goraka eta goraka egiten ari direnez, biztanleak ugaritzen ari dira noski. Abeltzaintza da bere ekonomiaren oinarria, barrutirik gehienak zelaietarakoak eta, leku batzuetan, laboreak ere lantzen direla.

Itsasoa baino 602 metro gorago dago kokatuta. Gorbeia mendian jatorria duen Zubialde ibaiak herria igarotzen du alderik alde. Gorbeiako Parke Naturalarekiko hurbiltasunak, turismorako joera areagotu egiten du noski.

 JUNTA ADMINISTRATIVA DE GOPEGI

VOTOS

— BAHON ALONSO, MARIA INMACULADA

11

— DOVAL LOPEZ DE MUNAIN, ANTONIO

7

— CHURRUCA GARATE, RAMON MARIA

6

Erabilera baldintzak - Pribatutasun politika
Zigoitiko Udala: Bengolarra, 1 - 01138 ONDATEGI (ARABA) - Tel.: 945 464 041 - Fax: 945 464 052
XHTML 1.0   CSS 2   WAI-AA   TAW 3.0

Mendineten logoa  Jaurlaritzaren logoa   Logo Leader